Lege-oharra

Txakoli Uriarte webguneko eta bertan dauden elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Bodegas Uriarte Eguzkitza-renak dira.

Bodegas Uriarte Eguzkitza-k edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe webguneko edukiak, konfigurazioa edo aurkezpena aldatu eta eguneratzeko eskubidea gordetzen du.

Webgunean erroreak ez egoteko eta eduki eguneratua bermatzeko ahaleginak egiten diren arren, Bodegas Uriarte Eguzkitzak ez du bermerik ematen eta, hala badagokio, ahalik eta azkarren zuzenduko ditu akats horiek.

Webgunerako sarbidea eta bertako informazioaren erabilera erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa da. Bodegas Uriarte Eguzkitzak ez du erantzukizunik izango erabilera horretatik eratorritako kalte edo ondorioengatik, legez aplikatu beharreko kasuak salbu.

Bodegas Uriarte Eguzkitzak ez du bere gain hartzen webgune honetan aipatzen diren hirugarrenen esteken edukiaren gaineko inolako erantzukizunik.

Webgune honetako edukien baimenik gabeko erabilerak eta Bodegas Uriarte Eguzkitza-ren jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen urraketek legezko neurriak hartzea ekarriko dute.

Pribatutasun Politika eta Datuen Babesa

Bodegas Uriarte Eguzkitza-k erabiltzaileen datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko konpromisoa hartzen du.

Webgunearen bidez bildutako datuak bakarrik erabiliko dira kontsultak, eskaerak edo enkarguak kudeatzeko, eta interesgarriak izan daitezkeen produktu edo zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidaltzeko. Inolaz ere ez dira hirugarrenei lagako.

Formularioak bidaltzean, erabiltzaileak baimena ematen dio Bodegas Uriarte Eguzkitza-ri datuak bere titularitateko barne-datu-base batean gordetzeko.

Europako Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra (RGPD) eta 3/2018 Lege Organikoa betez, erabiltzaileek edonoiz baliatu ditzakete datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo aurka egiteko eskubideak gure kontakturako atalean eskatuta, identifikazio osoa emanez.