Landare apaingarria
Klima: ipar-mendebaldeko haizearekin, depresioak eta euriak. Hego-haizearekin, beroa, funtsezkoa uda amaieran eta udazken hasieran mahatsaren heltze egokirako. Mahastiak hegoaldera begira dauden magaletan daude kokatuta, 300 metroko altueraren azpitik. Kostatik hurbil, bi edo hiru hektareako partzeletan.
Mahats mota: Hondarrabi Zuri, bertako ardo zuriko barietatea, ekoizpenaren %85 hartzen duena; eta Hondarrabi Beltza, ardoari bere izaera bakarra eta bereizia ematen dion barietate beltza.